jueves, 21 de enero de 2010

Unibertsoa eta Big Bang-a (6 eta azkenekoa)


Benetako arriskuan al dago Big-Bang-aren eredu Kosmologikoa?

Gure galaxiako izarrik zaharrenak kumulu globularrak deitzen zaien multzoetan daude eta Galaxiaren zentro inguruan aurkitzen dira simetrikoki banatuta alde-alde. Izar-bilakaeraren teoriak, nahiko ongi finkatuta dagoena 30eko hamarkadaz geroztik, izar hauen adina ematen digu. Badirudi egon badaudela 13 giga urte dituzten bezain zaharrak. Beraz, Unibertsoaren adina ezin izan da 13 giga urte baino txikiagoa.

Zein garrantzitsuak diren emaitza hauen ondorioak kosmologiarentzat ulertu ahal izan baino lehen, neurketei darraien ziurgabetasuna berrikusi behar da berriro zehatz-mehatz eta, gainera, kontuan hartu behar dira izan litezkeen eragin sistematikoak.

Virgo-ko kumuluetara dagoen distantzia, galaxia gutxi batzuez lortzeak, errore sistematikoak dakartza, zeren eta kumuluetako galaxiek higidura bereziak dituzten. Kumulua nahiko handia da eta Hubble-ek hautaturiko galaxia ez da kumuluaren erdialdekoa. Gauza bat kumuluaren erdigunerainoko distantzia da eta beste bat bere galaxietarainokoa. Bi zenbaki hauek desberdinak dira eta mugimendu bereziak direla eta %20ra arteko desadostasunak aurki daitezke. Grabitazio-efektu lokalez gain, bizi garen Multzo Lokalari Virgo-k degion grabitazio-erakarpenari dagozkion errore sistematikoak gehitu behar dira. 220km/seg-ko abiaduran erakartzen gaitu Virgo-k grabitazio-erakarpenez. Virgo ez dago behar bezain urrun Hubble-en konstantea jatorri lokala duten perturbazioen eraginetik aske gera dakigun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario