zureak diraGizateriaren historian inoiz idatzi izan den testurik garrantzitsuenetakoa dugu Giza
Eskubideen Aldarrikapen Unibersala. Baionar bat,
René Cassin, izan Adarrikapenaren idazlaririk nagusietakoa.
Denoi dagozkitu Giza Eskubideak, eta denok bete eta betearazi behar ditugu. Zure eskubideak dira, gizakia zarelako, duintasuna eta errespetua zor zaizkizulako.
Denontzako dira, nonahi: ez dio axola ez azalaren kolorea, ez zer herrialdetakoak garen, ez zer erlijiotakoak, ez zer hizkuntza hitz egiten dugun, ez zer edeia dugun, ez pobreak edo aberatsak garen. Denotzat dira, salbuespenik gabe.
1948an idatzi zuten Giza Eskubideen Aldarrikapena
, Nazio Batuen Erakundearen aginduz, helburu honekin: munduko herrialde geztiek onartzea eta betetzea. Ohartzen zara zer garrantzi duen Aldarrikapenak mundua hobeto ibala razteko?
Munduko herrialde ia guztiek onartu eta hartu dute aintzat Aldarrikapena, teorian, behintzat. Praktikan, ordea, herrialde gehienetan ez dira betetzen giza eskubideak. Badago, bai, zer egina.
Eskubideak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, zureak baitira, eta oso garrantzitsuak elkarrekin hobeto bizitzeko, zure herrian eta mundu osoan. Irakur itzazu, ongi ezagutu, eta haien alde egin.
Askotan, ez gara ohartzen zerbaiten garrantziaz harik eta galtzen dugun arte. Gurea den bitartean, ez gara konturatzen zein garrantzitsua den. Giza eskubideekin ere antzeko zerbait gertatzen zaigu. Giza Eskubideen Aldarrikapena irakurri eta ulertu ondoren, pentsatu zer gertatuko litzatekeen eskubide horiek galduko bagenitu: eta giza eskubiderik ez balego?