domingo, 18 de abril de 2010

aldaketa klimatikoa

basamortutzea

bilakatzen ari da. Nazio Batuen Erakundearen hitzetan: “basamortutzea mundu-mailako ingurugiro-arazo nagusietako bat da”.

Mundu-mailako arazoa


Basamortutzea kontinente populatu guztietako lehor-lurreko eskualde handi askotan elikagaiak ekoizteko ahalmena hondatzen ari da. Basamortutzea ez da egungo basamortuetan gertatzen, hauek ez baitute nekazal iharduerarik. Aitzitik, munduko bost basamortu nagusien ondoko eskualde arido eta erdi-aridoetan ari da jazotzen. Hona hemen:


Mexikoko iparmendebaldeko Sonora basamortua eta honen jarraipena den Estatu Batuetako hegomendebaldeko basamortu-eskualdea.

Atakama basamortua, Andeen eta Ozeano Barearen arteko lur-zirrinda estua.

Atlantiar Ozeanotik Txinara bitarteko basamortu-katea handia: Sahara basamortua, Arabiako basamortua, Irango eta Sobietar Batasun ohiko basamortuak, Pakistan eta Indiako Rajastan basamortua eta Txina eta Mongoliako Takla Makan eta Gobi basamortuak.

Afrikako hegoaldeko Kalahari basamortua.

Australiako zatirik handiena.

basoak

Mendeetan zehar, gizakiaren esku-hartzeak lurrean, uretan eta airean hainbat kalte egin ditzakeela erakusten duten froga asko bildu dira. Hauetako bat baso-soiltzea da, planetako basoetan eragin larria izan duena.

Orain dela 10.000 urte gutxi gorabehera, hau da, nekazaritzaren hasiera baino lehen, baso hostotsuak 4.200 milioi hektareetan zehar hedatzen ziren, hau da, Lurreko azalaren bi herenetan zehar gutxi gorabehera. Gaur egun, Asia, Europa eta Ipar Amerikako eskualde handietan, baso naturalak desagertu egin dira, eta geratzen den basorik zabalena suntsitzeko arriskua dago: Amazoniako oihana.

kutsadura

Duela hamarraldi batzuk garapen ekonomikoak naturan arazo larria suposatzeko moduko eragina edukiko zuenik pentsaezina zen. Hasieran, eragin negatiboak industrigune eta hirietara heltzen zen bakarrik. Baina XX. mendearen bukaeran, gizon-emakumeen ekintzen eragina Lur osoko airera, uretara eta lurzorura iritsi da.

Kontaminazioa ahal den neurrian murriztu egin behar da, gizon-emakumeen osasunean, izaki bizidunetan eta gure ingurunean kalte garrantzitsuak sortzen dituelako.

Egunero euri azidoa, ozono-geruzaren zuloa, baso-soiltzea, marea beltzak edota gure ibai eta kosten kutsadurari buruz hainbat gauza entzuten dugu. Horiek dira kezkatzen gaituzten ingurumen-arazoak. Horiek ezagutu eta konponbide bat lortzeko zer egin dezakegun jakin behar dugu.